XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

SARRERA
Irakasle batek bezala hitz egiten duzu zuk;
zure hankak ez dira mugitzen,
zure besoak ez dira mugitzen,
zure bularra ez da mugitzen,...
nola jakin dezakezu zuk orduan?
KAZANTZAKIS (Zorba Grekoa).

Bere fruituak ondo erakutsiak dituen pedagogi metodoa proposatzen dut.

Metodo honen teknikak, zuzen-zuzenean, idazten eta irakurtzen ikasteko dira, baina hori lortzen den neurrian eta bapatean, haurraren psikomotrizitatea heltzen doa, irakasle eta ikasleen arteko harremanak estuagoak eta beroagoak egiten dira, ikasteko poza eta entzuteko gogoa sortarazten da, ikasleak aprendizaiako prozesua bere eskuetatik nola pasatzen den nabaritzen du, ikasteko frakasoaren gaitza aurreratzen da.

Metodo honek bi gidaliburu ditu: - Lehen liburua: IDAZKETARAKO METODOA.

- Bigarren liburua: IRAKURKETA ETA ORTOGRAFIARAKO METODOA.

Lehen liburuan idazketarako oinarrizko orientazioak azaltzen dira, gorputzaren mugimenduen bitartez egiten direnak (bi iruditan bilduak daude: iturria eta txakurra).

Ariketa hauek bide direlarik, ortografiak ematen dituen arauen arabera idazten ikasi baino lehen, haurrak grafiaren xehetasun guztiak bereganatzen ditu.

Bestetik, ingeles idazkera bertikalak dituen 7 marren mugimenduen ezaguerak, eta marren arteko loturen ezaguerak, zeinuak erabiltzen erakusten dio haurrari, honela irakurketarako prestatuz.

Bigarren liburu honen gaia, irakurketa eta idazketa ortografikoa izango da.

Hori lortzeko baliabideak, lehen liburuan erabilitakoen antzekoak dira, hau da, gorputz osoaren engaiamendua eta taldeko lana.

Metodo hau erabiltzeko ardura hartzen duen irakasleak, haurrek hasierako oinarrizko mailak ondo gainditu ditzaten saiatu behar du, eta hori lortu ondoren, errazago izango zaio expresioa eskatzen duten ekintzetara lotzea.

Haurrak diren bezala onartu behar ditu, eta direnetik hasita gidatzen joan, pazientziarekin baina sendo, nagusien munduraino.